Eskaera galdetegia

Zure enpresa edo entitateak egindako baliabideren bat webgune honetan egotea nahi baduzu, nahiz eta diruz lagundutakoa ez izan, eskaera egin dezakezu formulario hau bidalita

Baldintzak

Produktuek baldintza batzuk bete beharko dituztenez, komeni da eskaera bidali aurretik baldintzak zeintzuk diren jakitea:

  • Euskara hutsez dagoen produktua izan behar du, guztiz bukatutakoa eta edonoren esku dagoena, Internet bidez eskuragarri.
  • Aplikazioa, webgunea, webseriea…izan daiteke. Webserieen kasuan, bildumak onartuko dira, ez eduki solteak.
  • Ezin da egitasmo komertziala izan. Hau da, enpresetako zerbitzuen berri ematen duten webguneak, edota saltzeko guneak ez dira onartuko.
  • Era berean, blog pertsonalak eta antzekoak ez dira onartuko.
  • Sindikatuen eta alderdi politikoen produktuak ez dira onartuko. Erakunde publikoen kasuan, beraien zerbitzuen berri ematen duten produktuak ez dira onartuko, baina bai gizarteari eskaintzeko sortu li dituzten beste produktu batzuk (adibidez, udal batek mendirako ibilbideen inguruko aplikazioa merkaturatu badu…)
  • Une zehatz baterako egindako produktuak ez dira onartuko. Adibidez: behin bakarrik egingo den lasterketa baterako aplikazioa edo webgunea, gerora ezin izango dena ez erabili ezta eguneratu ere.
  • Edozein modutan, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eskaera guztiak baloratuko ditu, eta produktuak onartzeko eskubidea gordetzen du.
Eguneratzeak / Epeak

Webgune honetako produktuak, oro har, urtean birritan eguneratuko dira:

  • Ekainean
  • Abenduan

Zure produktua ekainean egin beharreko eguneratzean sartzea nahi baduzu, eskaera maiatzaren 15a baino lehen bidali behar duzu. Abenduan egin beharreko eguneratzean sartzea nahi baduzu, berriz, eskaera azaroaren 15a baino lehen egin behar duzu. Eskaera egin eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak onartzen ez badu, hilabeteko epean bidaliko ezezkoaren arrazoia formularioan esandako eposta helbidera. Hilabeteko epean ezezko erantzunik bidali ez bada, produktua hurrengo eguneratzearekin batera argitaratuko dela ulertuko da.