PIZTU! PODCASTA

2025-02-04

Datorren astean, otsailaren 11n, Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatuko da. Egun berezi honek helburu argia du: neska eta emakumeek zientzian, teknologian, ingeniaritzan eta matematiketan (STEAM) duten papera ikusaraztea eta sustatzea. Era berean, genero-arrakalak oraindik hautsi beharrekoak direla gogorarazten digu, eta emakumezko zientzialariek egunerokoan aurre egiten dieten erronkak agerian uzten ditu.

Egun hau aukera ezin hobea da PIZTU! podcasta ezagutzeko. Euskarazko podcast honek etxeko txikienek emakumeek eta neskek zientzian duten presentzia eta ekarpenak ezagutaraztea du helburu, entzuleengan jakin-mina piztuz eta belaunaldi berriak inspiratuz.

Zer da PIZTU! podcasta?

PIZTU! haurrei egokitutako dibulgazio-zientifikoko saio bat da, non zientziaren inguruko galderak, erantzunak eta bitxikeriak modu erakargarrian eskaintzen diren. Irratsaioak zientziarekiko interesa pizteko bitartekoak eskaintzen ditu: bitxikeria zientifikoak, esperimentuak, emakume zientzialarien biografiak eta abar. Hori guztia, etxeko txikienen eskura —edo, hobe esanda, belarrira!

alt

Otsailaren 11 honetan, etxeko txikienekin batera PIZTU! podcasta entzutera gonbidatzen zaitugu. Piztu diezaiegun jakin-mina!